XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
ABERRI-Egunaren erroak sentikorrak dira; eta bide batez, Aberri-Eguna erantzun politiko baten oihartzuna da.
Eli Gallastegi bide zela, Irlandako Pazko odolezko haren oroipenak ere izan zuen antolamenduan bere jokoa.
Dena dela, gauz bat dago argi:
Eta lehenengoa
Eta dagoelako oraindik.
Harrezkero beste hiru ospakizun egin ziren guda arterainokoan: 1933an
Gerrarteko Aberri-Egun hoiek izan ziren gero ospatuko zirenen hazi.
Eta hazi emakor eta iraunkor.
Larrialdi ikaragarrietatik zehar iragana da hazi hau, eta beti eman du frutua, gure Arbolak bezala; gudan bertan, eta gero espetxean, torturapean, ixilpeko lanetan, kultura eta politika zanpaketan, beste era askotako hilketetan, eta erbestaldi luzean.
Aberri-Eguna, herrian eta atzerrian, gure itxaropenari eusteko ospakizun zoragarri bat izan da abertzaleontzat.
Eta orain, baretu da ekaitza.
Argiak hasi dira pizten; neketsu bezain pozgarri; ez da oraindik askatasun eguzkiaren egunsenti-aurrea besterik, baina hasi da zabaltzen zenbait alorretan.
Ezin du hau inork uka.
Baina badirudi, Aberri-Egunaren frutu batzu ehiartzen hasiak direla; ez du gure artean, Agirre Lehendakariak aitatzen zuen
Egia da, bestalde, gure herriak inoiz baino herrikontzientia handiagoa duela; baina berekoikeriak direla, eta itsukeriak eragindako hilketak direla tarteko, geu hasi gara Aberri-Egunaren izpiritua itotzen.
Ez dugu azken bizpairu urte hoietan Berpizkunde eguneko ospakizunerako batasun deirik egin.
Ia-ia gure herria batu zuen izpiritua nolakoa den ahaztu ere egin zaigu.
Ez ote dugu
Hil ote zaigu? Hazi hura, Arbola emankor hura, antzutu ote?.
Bi batasun moeta lortu behar ditugu Euskerian, zorigabeko herri hau bere buruaren jabe izango bada, zion Sabinek; eskualde bakoitzean bertako semeen artekoa, eta sei eskualde hoien batasuna bestetik, gure Aberria herri bezala bizirik irtengo bada.
Lekutan gaude oraindik.
Baina bestalde, eman diren pausoak handiak izan dira; lorketa honen pozak ematen duen eraginarekin ez genituzke Sabinek jarritako jo-muga eta bideak hain zabarki ahaztu behar; bestela, orain ehun urte paseak Arana batek besteari pasa zion eragin bulartsu haren nekeak alperrikakoak izango lirateke, eta Euskadi, gure naziotasunaren projektu politikoa, bidean zirtzilduta geratuko litzaiguteke.
Eta orain arteko neke-minak eta hilak erantzungo liguteke.
Eta etorkizuneko seme desanparatuak madarikatuko.
Martin Ugalde.